68.2017/10

Fanzine opaco que vibra

Ez zaizue gertatu?

Batzuetan, gutun bat idazterakoan, gero, garbira pasa dut, zirrimarrak eta lerro okerrak kentzeko. Nik, ordea, nahiago ditut inperfekzioz betetako gutun horiek, zuzeneko eta grabatutako musikarekin gertatzen denaren antzera, zuzenekoa, ona ala txarra, beti gertuago, biziago.

Eskutitz horietan erraz ikus daiteke nola izan diren idatziak, konturatu gabe atera direnak eta ezegokiak, itsusiak edo salatariak izanagatik, zera egiten dena: fuera!

Lumaren tintaren orbanak, kafesne zipristinak edota mendi errusiar baten antza duten errenkadak.

Horrelako gutunak idazten ditut ere, konfidantza haundia daukadanean, edo informazio guztia iristea nahi dudanean. Zentsurarik gabe.

Bizitza, baina, orri luze bakarrean sortutako istorioa da. Badakit, nik neuk nahiago dudala horrela, akats eta guzti, azpiko lapsus lotsagarri edo barregarria (ulertua izango den moduaren arabera) oraindik irakurri daitekeelarik, esfortzu txiki bat eginda.

Hala ere, batzuetan, zati bat kendu eta garbira pasako nuke txukun-txukun gelditzeko, nahiz eta jakin inor ez dudala engainatuko, are gutxiago neure burua.

Ez zaizue gertatu?

Pages