69.2018/04

Fanzine pan y dime tonto

Eraldatzea

Hartz zuri, ur hotzetako izaki
zen zure arima.

Ur ilun, sakon, misteriotsuetakoa
gantz geruza oparokoa.

Urrun nonbaitetik etorria,
izotzetan zulo bat aurkitu
eta nire begietara azaldu zinen.

Zure beginini beltzetan
amaiera irakurri nuen nolabait.
urrera salto eta etzan zinen,
zure saihetsean zerbait lotuta:
zamalko txikitxo dardaratsu bat.

Marroi bixi, gorputz fin urduria,
gihartsua.

Kordela poliki kendu eta zaldia
zutitzen saiatu zen. Kostata.

Hankak tolestu egiten zitzaizkion
nahigabean.

Hartza zulora hurbildu, azken begirada
eta jakin nuen berriro ez zela itzuliko
uretan barne murgildu
murgi hil zen.

Zaldia izango zen aurrerantzean
begietan hartzaren ur sakonetako jakituria
bere hanka traketsek eutsita,
eguzkiaren berotasunpean,
itsaso sakonaren gainean, lurraren gainean,
bere hanka ttiki gihartsuen gainean.

Pages