68.2017/10

Fanzine opaco que vibra

Tira soka tira

Bizitza, giro bortitza.
Aldakorra geure geroa
orainan murgilduta eroso gauden arren.
Sokak eskutan jasotzerakoan
inork ez du sendo tiratzen,
horra hor geure muga;
behatzak lokatzetan blai,
buruak lastoz josiak.

Euria dator nunbait, noizbait,
ohorez paretak akatzekotan.
Guk, inozo, aterkiak irekiko ditugu,
sokak askatu beste batek jaso ditzan
eta berriz ere eskuak zikindu
beste baten ametsak eraikiz.

Oraina aldakorra dela ahazten al zaigu,
erreka...,
geroa da honen azalean dauden laino txuri beltzak
'ta grisak, 'ta eguzkia, 'ta zuhaitzen hostoak.
Paisaia ez da finko, batzuk hala ikusarazi nahi badute ere.
Mihise honetan nik bildu nahi ditut margoak, zuk nirekin.