68.2017/10

Fanzine opaco que vibra

Z(e/o)ruan

Nere hiztegiak 8000 hitz ditu,
hitz bakoitza behin bakarrik erabil dezaket,
hitz hauek erabili bezain pronto agortu egiten dira,
hurrengo hitza erabiltzera behartuta nagoelarik.

Hitzak antolatu behar ditut,
modu zehatz eta zorrotzetan kudeatu,
zein, non eta noiz erabili gogoz pentsatu,
hitzok bukatu baino lehenago
esan beharrekoak,
behar diren moduan esateko.

Nere hiztegiak 8000 hitz ditu,
7999 hitz erabili ditut, orain
bakar bat geratzen zait esateko,
eta ez dut erabili nahi,
baina nire txanda da,
azken hitza esan beharko dut,
hiztegi honetan dauden guztien artean azkena,
erabiltzea saihesten saiatu naizena.

Pages