68.2017/10

Fanzine opaco que vibra

Alde edo kontra

Ez nago kontra egotearen kontra
baina batez ere
alde egotearen alde nago.

Kontra egotearen alde nagoenean ez nago
alde egotearen kontra
kontrakoa baizik.
Alde egotearen alde nagoelako ez naiz
alde bakarrekoa.

Gora! egitearen alde nagoenean
behera! egitearen alde nago.
Hori bai
ez alde ez kontra egotearen
kontra nago.
Hitzak kontrako eztarritik doazenean ere
ahotsaren alde nago.
Isiltasunaren alde ere banago
isiltasunaren kontra isiltasuna erabiltzearen
alde nagoelako.

Hala ere
alde egotearen alde egoteak
ez du esan nahi beti
alde egotearen alde nagoenik
alde batetik
niri ere kontra egoteko arrazoiak
falta ez zaizkidalako
eta bestetik
korrontez kontra ibiltzearen
aldekoa naizelako
batez ere kontrako haizea dabilenean.

Baina funtsean, zera esango nuke:
ez dago alde egotearen alde egotetik alde egiterik, beraz,
ez gaitezen egon alde egotearen alde egotearen kontra
kontrakoa baizik.

Pages