68.2017/10

Fanzine opaco que vibra

Behin eta berriz

Bizkotxoa izugarri puztu da labean.

Ohiko legamia jarri dut. Azukrea, txuri-txuria.
Irina, betiko dendan erosita. Olioa, nafarra.
Limoiak, ekologikoak eta jogurta nire auzoko baserrikoa da.
Arrautzak herenegun jarri zituen Klodobeak, Baztanen.
Labearen tenperatura, ezin hobea.

Ez dakit zer gertatu den, baina nire pastelak labe osoa
okupatzen du. Ezin da atea ireki. Itsatsita dago.

Labea itzali eta edredoi gorri bat jarri dut sukalde gainean.
Ez dela ezer gertatu dirudi.

Erosiko dut beste labe bat.