68.2017/10

Fanzine opaco que vibra

Auzo bi

Gustukoa dut nire etxe ondoan dagoen auzoa.
Hemendik gertu dago. Bost minutu bizikletaz, zazpi oinez, hamar autobusez.

Urrun ez badago ere, beste herrialde batean nagoela dirudi hara hurbiltzen naizen bakoitzean. Badakit nire hiritik ez naizela atera, baina dena aldatzen da bi auzo hauek banatzen dituen marra ikusezina gurutzatzen dudanean:
komunikabideak, kolegioak, koloreak, kolektiboak, koadrilak.

Olioa da nire auzoa eta ura da bestea.
Edo alderantziz, ura bat eta olioa bestea.
Berdin du, berdin zait.

Zera da ez direla elkarrekin sekula nahasten.

Olioa eta ura partikulak izango balira bezala, auzo hauetan bizi diren hiritarrak ez dira inoiz kontaktuan egon.
Oliotarrak oliotarrekin eta uratarrak uratarrekin. Eta denak harro daude, bakoitzak bere auzoko bandera balkoitik esekita Aita Noel, Olentzero eta zabor poltsa baten ondoan.

Hala eta guztiz ere, ezberdinak garen arren, gustatzen zait nire etxe ondoan dagoen auzoa eta maiz bisitatzen dut.
Olio tanta bat urez beteta dagoen igerileku batean bezala sentitu nahi baitut.

Pages