68.2017/10

Fanzine opaco que vibra

Hankarte okupa

“Hemen, hankartean
zakil bat hazi zait.
Haundia ala txikia
ez dakit, ez dit axola
baina zakil bat hazi zait.

Somatu dezaket, benetan.
Baina lasai egon,
emakumea jarraitzen dut izaten,
ez dut nire klaseari
uko egiteko asmorik.”

Hori esan diot trenean nire lagunari,
emakume bat begira begira nuela somatzean,
nire hankartera,
zabal zabalik zeuden nire hanken artekora
gustora asko eserita.

Eta, benetan, somatu dezaket.
Hanka tartean
zakil bat hazi zait.

Pages