69.2018/04

Fanzine pan y dime tonto

Desmamutu, mamitu

Bero goxoa eta haize freskoa elkartzen diren gune horretan
egon nahiko nuke nik
zure ondoan
eta ez beste amesgaiztodun mamu presentzia horiekin
nondik datozen ez dutela kontatzen
noiz joango diren (noiz bidaliko ote ditudan)
ez dudala jakiten.

Eta akaso egunen batean
iraganeko zirrikitu malapartatu horietatik
irristatuko zaizkigu
gure altxor bigun eta eztiok

Zu eta nire arteko munduak
ez ditugu izkutuko istorio ixilduotatik sortu ordea

Eta zure azalaren usainak
eta zure begi pozaren koloreek
ñabardura berriak estreinatzen dituzte
gastuan erreparatu gabe
itsasoak marea bakoitzarekin
jantzi berriak ekartzen dituen antzera
bizitza praktikatzearen apaltasunez

eta elkarren arteko bideak nola zabaldu bilatzen
pasatzen ditut nik orduak
nire distirak xaxatzen
gauean, nire ametsetan, bizi argiago bat probatzen.

Pages